EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Burtsa ikastaroa

Noiz eta non

2019/09/30, 10:00

Deskribapena

JUNE Junior Enpresa Zentroko ikasle elkarteak Burtsako ikastaroa antolatu du (12 ordu). Aritz Goirienak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) Burtsako Klubeko lehendakari ohiak, eta  burtsako inbertsioetan esperientzia duenak, eskainiko du.

 

IKASTAROAn inbertsio eta finantza merkatuen munduan sartzea proposatzen da, geroago burtsaren azterketa teknikan sakonduko da, Oinarrizko Analisia izenarekin ezagutzen dena.

 

Data eta ordutegiak:

 

2019/09/30: 10:00-12:00

2019/10/2: 10:00-12:00

2019/10/4: 11:00-13:00

2019/10/7: 10:00-12:00

2019/10/9: 10:00-12:00

2019/10/11: 11:00-13:00

 

Dohako izen-ematea Idazkaritzan.

Izen-emateko epea irailaren 27 arte.