EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

“Comportamiento ético, ¿por qué? Cómo evitar el fraude en la empresa” izeneko hitzaldi-solasaldia

Noiz eta non

2019/04/10, 13:30

Deskribapena

Apirilak 10, asteazkena, 13:30etan hasi eta 15:00ak arte, Ikasketa eta Lan Gela aretoetan –lehen solairua–, Jon Alberdi, GKN Service International enpresako Finance Services managerrak, informazio sistemetan nola enpresaren eragiketetan liratekeen arriskuen antzemate eta analisirako eta barne auditoriako sailaren garapenean goi mailako ardura duenak, “Comportamiento ético, ¿por qué? Cómo evitar el fraude en la empresa” izeneko hitzaldi-solasaldia emango du gaztelaniaz, Ainhoa Garayar eta Eduardo Malles gure lankideek irakasten duten “Contabilidad de Gestión y Control Interno/Kudeaketa Kontabilitatea eta Barne Kontrola” irakasgaiaren barruan.