EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Hitzaldiak "VALORACIÓN DE EMPRESAS: UNA MIRADA PRÁCTICA” eta "TRANSFORMACIÓN DIGITAL EN BANCA”

Noiz eta non

2019/05/08, 10:30

Deskribapena

Datorren asteazkenean, hilak 8, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, behean aipatutako hitzaldiak emango dituzte Aitziber Lertxundi eta Ana Beraza lankideek, Finantzak minorreko “Enpresen Balorazioa” eta “Finantza Erakundeen Kudeaketa” irakasgaien barruan (gaztelaniazko eta euskarazko taldeak).

 

Izenburua: "VALORACIÓN DE EMPRESAS: UNA MIRADA PRÁCTICA”

  • Data: 2019ko maiatzaren 8an
  • Ordutegia: 10:30-11:30
  • Tokia: 2.6 gelan
  • Hizlaria: Iñigo Rincón Altolaguirre (Bulego Zuzendaria. Rural Kutxa).

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

 

Izenburua: "TRANSFORMACIÓN DIGITAL EN BANCA”

  • Data: 2019ko maiatzaren 8an
  • Ordutegia: 12:00-13:00
  • Tokia: Gradu Aretoan (laugarren solairua)
  • Hizlaria: Xele Olaizola Azurmendi (Kutxabankeko merkatu digitalaren behatokiko arduraduna). 

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.