EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

EKIN-UP 2019 Enpresa Ideien lehiaketaren sari banaketa - apiriralen 12an

Noiz eta non

2019/04/12, 11:00

Deskribapena

Apirilaren 12an, ostirala, 11.00etan Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Ekitaldi Aretoan ospatuko den EKIN UP lehiaketaren IV. edizioko sari banaketa ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu.

 

EGITARAUA

11.00etan EKIN-UP 2019 Sari banaketa.

11.05ean Irabazleen aurkezpena.

11.30ean Iceberg Visual Consulting gonbidatu berezia.

 

Zure zain gaude.

 

Informazio gehiago Ikastegiko web orrian:

 

2019 EKIN-UP ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA