EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Familia enpresa batean marketin industriala

Noiz eta non

2019/10/23, 12:30

Deskribapena

Urriaren 23an, 12.30etan 0.4A gelan (euskara eta gaztelerako taldeak), industria arloko marketinean aditua den Yolanda Eizaguirre, Ikastegiko ikasle ohiak, “Familia enpresa batean marketin industriala” hitzaldia eskainiko du, José Juan Beristain gure lankideak eskaintzen duen Merkataritza Zuzendaritza minorreko “Marketin Sektoriala” irakasgairen baitan. Hitzaldia gazteleraz izango da.