EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Ekitaldiak

dateStartAll: 2019/10/30, 12:30

province:

HITZALDIA- ARANTXA TAPIA: "INDUSTRIAREN ERRONKAK: GAZTEAK ETA GENEROA"

Noiz eta non

2019/10/30, 12:30

Deskribapena

Unibertsitateak konpromisoa dauka genero berdintasunarekin, eta, horren erakusgarri, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburua Arantxa Tapia gonbidatu dugu honako hitzaldi hau ematera: “Industriaren erronkak: gazteak eta generoa”. 

 

Eguna: urriak 30, asteazkena

Ordua: 12:30-13:30

Lekua: Ekitaldi Aretoa

 

Hitzaldia elebiduna izango da.