EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Ekitaldiak

dateStartAll: 2020/02/27, 12:0

province:

Hitzaldia: "Mercado Laboral, Competencias Profesionales y Reclutamiento"

Noiz eta non

2020/02/27, 12:00

Deskribapena

Otsailaren 27an, osteguna, 12:00etatik 14:00etara , 1.4 gelan (euskara eta gaztelerako taldeak),  Asier Anasagasti, Manager Industria (Page Group Bilbao), hautaketa prozesuetan esperientzia haundia duenak,  Mercado Laboral, Competencias Profesionales y Reclutamiento hitzaldia eskainiko du,  Maite Espí eta Mikel Erkoreka gure lankideek ematen duten, Pertsonak eta Berrikuntza minorreko “Pertsonal Politikak, Eginkizunak eta Teknikak (Enpresaren Soziologia I)” irakasgairen baitan. Hitzaldia gazteleraz izango da.