EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Gradu Amaierako Lanari buruz informazio jardunaldia

Noiz eta non

2019/05/08, 13:30

Deskribapena

 

2019-2020 ikasturtearen lehenengo deialdian (iraila-urria) Gradu Amaierako Lanean izena emateko asmoa duten ikasleei zuzendua.

 

Datorren asteazkenean (maiatzak 8), eguerdiko 13.30etan, Gradu Amaierako Lanari buruz informazio jardunaldia egingo dugu Ikastegiko Ekitaldi Aretoan.