EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

2. mailako ikasleei zuzendutako informazio Jardunaldia

Noiz eta non

2019/05/10, 11:00

Deskribapena

Datorren ikasturtean, 2019/2020, EAZ (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza) Graduko 3. mailan matrikulatuko diren ikasle guztiei zuzendua.

 

BILERAREN GAIA:

  • 2019/2020ko matrikularako informazioa
  • Ibilbidea Prestakuntza Duala Unibertsitatea-Enpresa”
  • Minorrak –espezialitateak-
  • Praktikak
  • Hizkuntza Gaitasuna

Interesaturik bazaude Ikastegi honetako Ekitaldi Aretoan, maiatzaren 10ean (ostirala), goizeko 11:00etan, egingo den bilerara etor zaitez.