EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen itzulera plana

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egon da martxoaren 16tik.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin jarraitzen du.

Maiatzaren 25etik aurrera, Fakultatea iriki egin da online egin ezin diren prozedura administratiboetarako, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Ekitaldiak

dateStartAll: 2019/02/04, 12:0

province:

Gizarte Erantzunkizun Korporatiboari buruzko mintegia

Noiz eta non

2019/02/04, 12:00

Deskribapena

Otsailaren 4an, astelehena, 12.00etatik 14:00era, 1.7 ikasgelan (gaztelania), Cristina Mendia, Gizarte Erantzunkizun Korporatiboan aholkularia, LA RESPONSABILIDAD SOCIAL, FACTOR CLAVE EN LAS EMPRESAS EXCELENTES hitzaldia emango du, gure lankidea den Gurutze Intxaurburuk eskaintzen duen “Enpresa Ekonomia: Antolakuntza eta Zuzendaritza” irakasgaiaren barruan.