EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

null

MASTER EGUNA 2020

Noiz eta non

2020/02/19, 15:00

Deskribapena

MASTER EGUNA 2020

Otsailaren 19an, asteazkena, 15:00etatik aurrera, gure Ikastegiko 0.1 Gelan, Master Eguna ospatuko da. Jardunaldi horretan, 10 masterretako arduradunek beren programak aurkeztuko dituzte 15 minutuko hitzaldietan. Jarduera ikasle eta interesa duen publiko guztiari irikita dago, eta aukera ezin hobea izan daiteke eskainitako graduondokoei buruzko zalantzak argitzeko.

 

MASTER EGUNA 19 OTSAILA