EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Hitzaldia: Mujer, valores y emprendimiento. Proyecto compartido

Noiz eta non

2019/11/21

Deskribapena

Unibertsitateak genero berdintasunarekin duen konpromisoa ikusarazteko asmoz, María Herrero HERREKOR, S.L.U.ko gerentea eta Nekane Arzallus Gipuzkoa Basket Club, GBCko zuzendari ohia gonbidatu ditugu hitzaldi hau emateko: “Mujer, valores y emprendimiento. Proyecto compartido”.

 

Eguna: azaroak 26, asteartea

Ordua: 11:00-12:30

Lekua: 1.1A gela

 

Hitzaldia  gazteleraz  izango da.