EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

null

Workshopa: Nuevos modelos educativos en el marco de los retos globales. Un enfoque aplicado a la UPV/EHU

Noiz eta non

2020/02/19, 15:00

Deskribapena

Workshopa: Nuevos modelos educativos en el marco de los retos globales. Un enfoque aplicado a la UPV/EHU.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea — Gipuzkoako Atala.

Batzar Aretoa, 1. solairua.

LEHEN LAN-TAILERRA: Exploremos la respuesta dada a los retos globales desde la universidad.

Otsailak 19, asteazkena

UNESCOk baieztatzen du hezkuntza dela gizarteak erronka globaletarako prestatzeko tresnarik eraginkorrena, ingurune jasangarrietara aldatzeko behar diren ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak ematen baitizkie pertsonei, komunitateei eta, oro har, munduari.

Tailer honen helburua gogoeta kritikoa eta ikuspegi integrala sustatzea da, iraunkortasunerako estrategiak eta metodologiak modu parte-hartzaile eta aktiboan ikasi eta ezartzeko. Tailerra diseinatu da irakasleak, kudeatzaileak eta zuzendaritza-taldeak sustatzeko, jasangarritasuna irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen erdigunean koka dezaten.

Joan nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide honetara: conchi.sanchez@ehu.eus

PROGRAMA:

15:00 -17:00 Educando para (y no sobre) la sostenibilidad

Maria García Alvarez

Docente de Bachelor of Global Project and Change Management, Windesheim Honours College, Windesheim University, Holanda.

17:00 – 18:00 Teoria U y universidad

Igor Campillo

Euskampus Fundazioaren zuzendaria.

Kafea eta freskagarriak eskainiko dituzte tailerrean zehar

Antolatzaileak: Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgela, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Gipuzkoako atala- UPV/EHU.

Laguntzaileak: Euskampus, EHUkultura-Gipuzkoa eta ETICOP-IT.

BIGARREN LAN-TAILERRA: Diseñando actividades para la sostenibilidad en la UPV/EHU.

Otsailak 20, osteguna

Jasangarritasunerantz aldaketak bultzatzeko beharraz jabetuta, bigarren lan-tailer hau bideratu dugu Ekonomia eta Enpresa Fakultatean gure lurraldeak eta gizarteak planteatzen dizkiguten erronkei erantzun zehatza emateko.

Etorkizun zalantzagarri baterako profesional eraldatzaile baten funtsezko gaitasunak identifikatu ondoren, profesional hori eraikitzeko aukera emango lukeen graduondoko titulazio baten diseinuan aurrera egitea litzateke kontua.

Joan nahi izanez gero, bidali mezu bat helbide honetara: conchi.sanchez@ehu.eus

PROGRAMA:

09:30 – 10:00 Perfilando el profesional para un futuro complejo.

Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgela.

10:00 – 12:00 Mas allá de los muros del campus: co-creación de valor social entre academia, gobierno, tejido empresarial y ciudadanía

Maria García Alvarez

Docente de Bachelor of Global Project and Change Management Windesheim Honours College, Windesheim University, Holanda.

Antolatzaileak: Gipuzkoako Campuseko Tecnalia Ikasgela, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Gipuzkoako atala- UPV/EHU.

Laguntzaileak: Euskampus, EHUkultura-Gipuzkoa eta ETICOP-IT.

MEMORIA