EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen itzulera plana

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egon da martxoaren 16tik.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin jarraitzen du.

Maiatzaren 25etik aurrera, Fakultatea iriki egin da online egin ezin diren prozedura administratiboetarako, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Ekitaldiak

null

Profesionalaren parte hartzea ikasgelan: "Kostuak Enpresetan"

Noiz eta non

2019/12/18, 15:30

Deskribapena

Abenduaren 18an, asteazkena, 15:30etatik 17:00era, 1.2 gelan eta 17:00etatik 18:30era, 1.3 gelan, gure lankidea den Gotzon Garmendiak ematen duen “Kostuen Kontabilitatea” ikasgaiaren baitan, Pedro Ignacio Martínez, kostuen arduraduna izan denak enpresa multinazional batean, ondoren fundizio txiki batean eta gaur egun enpresa komertzial batean, "Kostuak Enpresetan" hitzaldia eskainiko du euskaraz.