EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekitaldiak

Mintegia: “Gestión de la Tecnología de CRM. Objetivos estratégicos de Marketing”

Noiz eta non

  • Noiztik: 2019/06/13, 15:30
  • Noiz arte: 2019/06/14, 9:30

Deskribapena

Ekainaren 13an eta 14an, irakaskuntzaren berrikuntzarako mintegi bat emango du Pedro Reinares Lara txostengileak, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoreak, egun Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakasleak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Atalaren batzar aretoan. Hona mintegiaren izenburua: “Gestión de la Tecnología de CRM. Objetivos estratégicos de Marketing”.

Pedro Reinares Lara +Ventas aholkularitzako kidea da, proiektu ugariak gauzatu ditu eta “Los 100 errores del CRM” Esic, 2017, liburuaren egilea da, egun hirugarren edizioan dagoena.

Ikastaroari eduki praktiko bat eman nahi zaio gehien bat, CRM teknologiaren bidez optimizatu eta enpresaren eta kontsumitzaileen arteko erlazio eta fidelizazio prozeduren hobekuntzan zentratutako enpresa esperientzietan oinarrituta.

  • Ekainaren 13an: 15:30etatik 18:00etara
  • Ekainaren 14an:    9:30etik 14:00etara
  • Lekua: Batzar Aretoa