EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

null

"Emakumeen Nazioarteko Eguna"ren esparruan, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak ekitaldi bat antolatu eta María Jesús Otal gure lankideari omenaldia egingo zaio

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/28

Datorren martxoaren 6an, ostirala, goizeko 11:00etan, "Emakumeen Nazioarteko Eguna"ren esparruan, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak ekitaldi bat antolatu du Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Donostia), non, besteak beste, María Jesús Otal gure lankide maiteari omenaldia egingo zaion.

Ikastegiko zuzendaritzatik gure zorionik zintzoenak ematen dizkiogu Maria Jesusi, Atalaren Berdintasuneko arduraduna den aldetik, merezitako aitortza honengatik, eta ekitaldira etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Egitaraua

Ekitaldiak