EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Albisteak

“Marketin sektoriala” irakasgaiko ikasle-talde batek Hondarribiko Paradorea bisitatu zuen

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/26

Jose Juan Beristainek Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Donostiako atalean irakasten duen “Marketin sektoriala” irakasgaiko ikasle-talde batek Hondarribiko Paradorea bisitatu zuen azaroaren 22an. Bertan, zerbitzuen marketin-kudeaketa eta sektore turistikoak dituen erronkak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.

Susana de la Rubiaren gidaritzapean egin zen bisita. Profesional hau Hondarribiko Paradoreko zuzendaria da eta Espainiako paradore-sarearen (Paradores) zuzendari ohia. Bisitaren ibilbidean, ondorengo gaiak jorratu ziren besteak beste: bezeroekiko harremanen kudeaketa, zerbitzuen kalitatearen kudeaketa, zerbitzu-kultura, prezio-politika eta online eta offline komunikazioa.

Aparteko aukera, beraz, zerbitzuen munduan murgiltzeko esperientzia handiko profesional baten eskutik.