EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Arantza Tapia gure Fakultatean: Industriaren erronkak, gazteak eta generoa

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/31

Gure Fakultateak Emakumeen eta gizonen berdintasuna eta genero aniztasuna bultzatzeko sentsibilizazioarekin konpromiso sendoa duela erakusteko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, gonbidatu dugu honako hitzaldi hau ematera: “Industriaren erronkak: gazteak eta generoa”.

Arantxa Tapia Industria-ingeniaria da eta Cum Laude Doktorea

Bere ibilbide profesionala Unibertsitate ikerketa eta irakaskuntzan hasi zuen. EHUko Katedraduna da (1995-2005) eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendari ere izan zen.

2005ean politikara salto egin zuen eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuordea izan zen (2005- 2007).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko Foru diputatua (2007-2011) ere bai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan Berrikuntza Batzordeko presidentea. Diputatuen Kongresuan bozeramalea ere izan da hainbat batzordetan: Ekonomia eta Lehiakortasun, Sustapen, Defentsa, Hezkuntza eta Kirola, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena.

2016ko abendua geroztik Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua da .