EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Arrakastaz bukatu dute Prestakuntza Dualeko programan parte hartu duten lehenengo 9 ikaslek

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/18

Prestakuntza Dualeko programan parte hartu duten lehenengo 9 ikaslek ekaina eta uztailean defendatu dute Enpresako Egonaldiarekin lotutako Gradu Amaierako Lana eta arrakastaz egin ere! Egin duten lana baloratu duten irakasle eta tutoreen arabera, batazbesteko kalifikazio eta gaitasunak nabarmen gainditu dituzte 9 ikasle hauek.

Gainetik, gure Fakultateko ikasle eta irakasleak protagonista izan zituen Unibertsitateko Prestakuntza Dualari buruzko I. Nazioarteko Biltzarrean aipatu zen bezela, eta bertan egin ziren komunikazioetan eman ziren emaitzen arabera, ikasle parte hartzeileen balorazioak eta tutore akademikoaren puntuazioak 4tik gorakoak izan dira 5eko eskalan.

https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia web orrialdean jasota datoz komunikazio eta argazkiak, ALBISTEAK atalean.

Bestalde, maiatzaren 27an, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Batzar Aretoan, Formakuntza Dualeko Ebaluazio saioa burutu zen WORLD CAFÉ formatuan.

Lehen edizioko ikasleen ibilbidea amaitzear egonda garrantzitsua izan zen enpresako zuzendaritza, zein giza baliabideetako arduradun edota begiraleen iritzia ezagutzea. Horretarako World Café formatuan azterketa egin zen, ikasle, tutore eta enpresa ordezkarien artean. Halaber, saioaren amaieran begiraleei aitortza egin zitzaien Venia Docendi agiria emanez eta hainbat argazki atereaz.