EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Aurrez aurreko irakaskuntzara erabateko itzulera

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/04

Urriaren 4tik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateak erabateko presentzialtasuna berreskuratuko du bere jarduera akademikoan. Berri ona da hori, unibertsitateko bizitzaren garapenean aldaketa positiboa dakarrelako, baina pandemia aldi honetarako ezarritako osasun segurtasuneko baldintza berberei eustea eskatzen digu.

Hori horrela izanik, beharrezko aldaketak egin ditugu araudi hori ezartzen duten bi dokumentuetan: "2020-2021 ikasturterako UPV/EHUko zentroen funtzionamendurako neurriak" eta "2021-2022 ikasturteko irakaskuntza eta ikaskuntza planifikatzeko orientabideak".

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gipuzkoako Ataleko irakaskuntzari dagokionez, honek esan nahi du talde bimodalak desagertu egin direla eta urruneko konexioa ezabatu ere bai.

Antolaketari dagokionez, ez dago aldaketarik ordutegietan. Azpitaldeen banaketak ere ez du aldaketarik izan.

Gelen edukiera % 100ekoa izango da; beraz, mahai gaineko pegatinak ez dira indarrean egongo.

Aireztapena mantendu behar da eta maskara jantzita eduki.

Trantsizio aldi batean gaude eta, beraz, esparru honetan erabaki instituzionalak hartu ahala, iragarriko ditugu.