EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Albisteak

Finantza Minorreko ikasleek Bilboko Burtsa eta Norbolsa bisitatu dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/02

Bilbora joan gara Finantza Minorreko ikasleekin, Bilboko Burtsa ezagutzeko. Bertan, Alberto Palacios Sistemen zuzendariak Espainiako burtsako merkatuaren, Burtsako interkonexio Sistemaren (Sibe) eta burtsako indizeei buruzko oinarrizko ideia azaldu digu. Handik, Iberdrolaren dorreko 26. solairuraino joan gara, paseo bat eginez. Bertan dago Norbolsaren egoitza, burtsako bitartekaritzan eta finantza-zerbitzuetan lider den balore-sozietatea. Han, Rafael Cosgayak, Enpresen Kudeaketa, Analisi eta Aholkularitzako zuzendariak, harrera egin digu. Bi bisitak oso interesgarriak izan dira. Harrigarria da Iberdrola dorretik begiratzea!