EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Dualeko ikasleek ANER bixitatu dute

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/08

Apirilaren 5an, Aner enpresara bisitatu dugu Dual Ibilbideko ikasleekin. Zentzu honetan, Zarautzen egoitza duen enpresa honek beste instalakuntzak eta merkatuan aitzindari den euren ERP propioaren aurkezpena egin digu. Egia esanda, tresna honen ezagutza eta erabilera bera ezagun izatea oso gomendagarria den ezaugarrietako bat da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gure ikasleentzat, besteak-beste, gero eta enpresa gehiagok eskatzen dutelako halako gaitasun digitalak dituzten pertsonak. 

Image1

Image2

Image3

Image4

Image5

Image6