EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen itzulera plana

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egon da martxoaren 16tik.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin jarraitzen du.

Maiatzaren 25etik aurrera, Fakultatea iriki egin da online egin ezin diren prozedura administratiboetarako, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Albisteak

null

Ekintzailetza Bekak

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/06

“Gazte ekintzailetza” izeneko programa atzo argitaratu zen. Programa horren helburua da 45 proiektu ekintzaileei laguntza ematea.

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru ikasturteetan (2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2019/2020  ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFGZri dagokion ordainketaren zenbatekoa kenduko zaiolarik.

Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2019ko irailaren 20an 16:30etan amaituko. Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak

Ekitaldiak