EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldien XI. edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/20

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Donostia / San Sebastian

Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean, 2019ko otsailean hainbat profesional eta enplegatzailerekin hainbat saio antolatu ditu. Ekintza hauen helburua, ikasleek profesional hauen bitartez lan merkatuan gradu honekin izan ditzaketen irteera eta aukera ezberdinak ezagutzea da.

Lehen saioan, otsailaren 15ean, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta Unibertsitateak haien orientazio zerbitzuak aurkeztu zituzten, bai praktikak egiteko, baita lan munduan sartzeko ere.

Horrez gain, aukeraketa prozesuan profesionalak direnen parte hartzea izan dugu, Estibaliz Etxezarra (ieTeam) eta Idoia Garmendiaren (Goi Recursos Humanos) eskutik, eta kontratatzeko unean enpresek zein balore eta konpetentzia bilatzen dituzten azaldu dute. Batez ere curriculum-a nola bete eta lehen lan-elkarrizketa nola egin hitz egin da. Curriculum-a lan-elkarrizketara iristeko baliagarria dela esan dute, baina lanpostua lan-elkarrizketan lortzen dela (edo ez) azpimarratu dute. CV-ak izan behar dituen datuak hurrengoak dira: datu pertsonalak, prestakuntza, esperientzia, hizkuntzak eta konpetentziak (konektibitatea, adimen kolektiboa, berrikuntza, gizarte eragina, kultura-artekotasuna, proaktibitatea, negoziaketa ahalmena, adimen emozionala, etab.).

Bai Estibalizek, bai Idoiak lana bilatzeko unean proaktibitatearen garrantzia azpimarratu dute. Bokazio bat izatea garrantzitsua dela diote, horren ondorioz, lanarekiko grina eta talentua izango baita. Lan-elkarrizketetan hobekien baloratzen diren jarrerak eta trebetasunak, jendearen aurrean hitz egitea, enpatia eta talde lana dira, hizkuntza ezberdinak menderatzea eta konpetentzia profesional zein pertsonalak ahaztu gabe. Azpimarratu den beste puntu bat elkarrizketatzaileari galderak egitea da, honela enpresarekiko interesa erakusten baita.

Bigarren sesioan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxabank-ek haien lanpostuetara sartzeko erak aurkeztu dituzte. Horrez gain, arlo ezberdinetan jarduten duten profesionalak egon dira, haien esperientzia pertsonalak azaltzen: Asier Pereda (Co Founder-CEO. The Rentals Collection), Asier Ortega (administraria, Salto Systems), Irene Díez (Giza Baliabideak, Orona), Arantzazu Lagunilla (Arteman Komunikazio agentziako Zuzendaria) eta Idoia Valencia (Daiteke). Ikasleen parte hartzea eta hizlariekin mahai inguruan izandako elkarrizketak oso interesgarriak izan dira.

Azkenik, LinkedIn bidez lan aukeren bilaketak eta besteengandik ezberdintzeak duen garrantzia ikusirik, LinkedIn tailerra antolatu da Venan Llonanen eskutik.

Sesioen aniztasunak 80 pertsona inguruk parte hartzea ahalbidetu du. Jardunaldiaren baloraketa oso positiboa izan da eta espero dugu hurrengo edizioetan hizlari hauekin lan egiteko aukera izatea. Guztiz motibatzailea izan da!

Dokumentuak: Ekonomistak; EURES; LinkedIn

Argazki albuma:

Foto1

Foto2

Foto3

Foto4

Foto5

Foto6

Foto7