EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Albisteak

Irteera Profesionalei buruzko Jardunaldien XII. Edizioa (2019/20)

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/19

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Donostia / San Sebastian

Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateak, Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean, 2019ko azaroaren 13 eta 14an hainbat profesional eta enplegatzailerekin saioak antolatu ditu. Ekintza hauen helburua, ikasleek profesional hauen bitartez lan merkatuan gradu honekin izan ditzaketen irteera eta aukera ezberdinak ezagutzea da.

Lehen saioan Ekonomisten Euskal Elkargoa, Red Eures, Laboral Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia, BSK Bask Consulting, BSK Legal & Fiscal eta Gisma-k, euren lanpostuetara sartzeko erak eta haien esperientzia pertsonalak azaldu dituzte. Era berean aholkularitzaren adar desberdinak aurkeztu dira: proiektuen garapena (Tapuntu), estrategia aholkularitza (ieTeam), nazioartekotzea (Onura), marketina (Eurogap), etab. Irteera profesionalen aukerak osatzeko alde batetik ekintzailetza eta bestetik Unibertsitateko irakasle izateko baldintzak ere aurkeztu dira. Ikasleen parte hartzea eta hizlariekin mahai inguruan izandako elkarrizketak oso interesgarriak izan dira.

Bigarren saioan, azaroaren 13an arratsaldez, Unibertsitateak dituen praktika eta enplegurako orientazio zerbitzuak aurkeztu dira. 2001 urteaz geroztik gure Fakultatean BIDELAN - Enpresa harremanetarako bulegoak zerbitzua ematen die borondatezko praktikak egin nahi dituzten ikasleei. Kudeaketa Praktiges aplikazioaren bidez egiten da, GAUR -en barneratua dagoena.

Horrez gain, ieTeam eta Goi Recursos Humanos-eko hautaketa prozesuetako bi profesionalen eskutik kontratatzeko unean enpresek zein balore eta konpetentzia bilatzen dituzten azaldu da. Batez ere curriculum-a nola bete eta lehen lan-elkarrizketan nola egin hitz egin behar den.

Azkenik, hirugarren saioan LinkedIn bidez lan aukeren bilaketak eta besteengandik ezberdintzeak duen garrantzia azpimarratzeko tailerra antolatu da.

Sesioen aniztasunak 50 pertsona inguruk parte hartzea ahalbidetu du. Jardunaldiaren baloraketa oso positiboa izan da eta espero dugu hurrengo edizioetan hizlari hauekin lan egiteko aukera izatea. Guztiz motibatzailea izan da!

Dinamizatzaileen laburpenak

Argazkiak