EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Albisteak

IRUN EKINTZAN SARIAK

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/30

IRUN EKINTZAN SARIAK, IRUNGO ENPRESA BERRITZAILEEN AITORTZA

Railtek Ingenieria Industriala, 3R3D Technology Materials, Prim Errehabilitazio Zentroa eta Iker Velasco izan ziren bosgarren edizioaren irabazleak

Bosgarren urtez jarraian, Irun Ekintzan sariak hiriko enpresen eta ekintzaileen aitortza egiteko balio izan zuen proiektu eta ideia berritzaileen arloan. Railtek Ingeniaritza Industriala, 3R3D Technology Materials, Prim Errehabilitazio Zentroa eta Iker Velasco ekintzaileak jaso zituzten sariak Ficobako Hall-ean eginiko ekitaldian, Irungo Udaleko Hiri Bultzadak antolatuta.

Railetk Ingeniaritza Industriala, garraioentzako aluminiozko kurbadun egiturak egiten dituena,  izan zen 20 langiletik gorako enpresa berritzailearen sariaren irabazlea. 20 langiletik beherako sailean, berriz, 3R3D Technology Materials izan zen garaile. Enpresa irundar honek material desberdinak lantzen ditu 3D inprimagailuak erabiliz. Prim Errehabilitazio Zentroa eskuratu zuen hiriko enpresa berritzaileenaren saria, elektro-estimulazioan, arnasketa-fisioterapian, estreching eta osteopatian espezializatutako merkataritza enpresa. Azkenik, kirolaren inguruan app berri bat garatzekotan den Iker Velasco irundarrak jaso zuen ideia berritzaileenaren saria.

Hautaketa prozesuan 15 egitasmo aurkeztu ziren eta horietatik 4 izan ziren sarituak atzoko ekitaldian. Beste behin, epaimahaia berrikuntza arloko adituez osatuta egon zen. Hauek izan ziren epaimahaia osatu zuten adituak:

-          Marisa Arriola. Bic Berrilan-eko kudeatzailea, Gipuzkoako Enpresen eta Berrikuntza Zentroa (CEI)

-          Jose Manuel Ayerza. Adegi-ko Idazkari Nagusia, Gipuzkoako Enpresarien Elkartea

-          Luis Manero López. Innobasque Enpresa Berrikuntzako zuzendaria, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

-          Pierre Odriozola. Chèz Sokoako zuzendari nagusia

-          Álvaro de la Rica Aspiunza. Deusto Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko dekanoa

-          Lander Beloki. Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateko dekanoa

-          Jose María Beraza. UPV/EHU Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa fakultateko dekanorde koordinatzailea