EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Jardunaldi irikiak Fakultatean (presentziala)

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/16

Datorren egunetan, Jardunaldi irikiak egingo ditugu modu presentzialean:

•    Batxilergoko bigarren mailako ikasleentzat:
martxoaren 22an, astelehena: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

•    Batxilergoko/Lanbide heziketako… ikasleentzat, lagun batekin edo senitarteko batekin batera:
martxoaren 27an, larunbata: 10:00etatik 14:00etara

Gogoan izan izena eman behar duzula hemen:

https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jardunaldi-irekiak

Izen emateko epemuga martxoaren 22rako martxoaren 17an bukatzen da eta martxoaren 27rako martxoaren 25ean bukatzen da.