EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen itzulera plana

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egon da martxoaren 16tik.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin jarraitzen du.

Maiatzaren 25etik aurrera, Fakultatea iriki egin da online egin ezin diren prozedura administratiboetarako, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Albisteak

null

Gure Fakultateko irakaslea den Koldo Unceta Satrústegui katedradunak 2019ko Ekonomistak saria eskuratu du

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/01

Ekonomia Aplikatua arloko UPV/EHUko Koldo Unceta Satrústegui katedradunak jaso du 2019ko Ekonomistak Saria, Garapenerako Lankidetza arloan egindako ikerketa, prestakuntza eta zabalkunde lanagatik, eta euskal gizarteari egindako ekarpenagatik. Garapenari buruzko UPV/EHUren ikerketa lanak bideratzen dituen Hegoa Institutuan lan egin du, sustatzaileetako bat eta bertako lehenengo zuzendaria izan baitzen, eta Garapen eta Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldean ere aritu da.

Unceta honako gaietan da aditua: hazkundea eta garapena, nazioarteko ekonomia eta globalizazioa, pobrezia eta nazioarteko desberdintasun egoerak eta garapenerako nazioarteko lankidetza. Gai horien inguruan hirurogeita hamar lan baino gehiago argitaratu ditu eta ehunka kolaborazio egin ditu komunikabideetan.

2019ko Ekonomistak SARIA urriaren 3an emango da, 19:30ean, SILO aretoan, Bilboko Olabeaga auzoan kokatutako kafe fabrika zaharrean. Ekitaldi hori Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatua da, urtero legez. Aurreko edizioetako saritu batzuk Jesús María González, Carmen Gallastegui, José Ignacio Martínez Churiaque, Pedro Luis Uriarte eta Sara de la Rica izan dira.

Ekitaldiak