EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Kutxa Kultur ENEA proiektuko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/04

Irailaren hasieran egonik berriz ere martxan jarri gara, eta beste behin zuengana jotzen dugu, Gipuzkoako ekintzaile eta berrikuntza arloan agente garrantzitsua zaretenez gero; uztailean komunikatu genizuen moduan, Kutxa Kultur ENEA proiektuko deialdia zabalik dago irailaren 30a bitarte, eta zuen inguruan ekintzaile kultural, bestelako elkarte, talde edo sortzaileren artean mezua zabalduko bazenute asko eskertuko genizueke.

 

Kutxa Kultur Enea Tabakaleran dugun kulturarako coworking kulturala da. Komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea da, eta bertan kultura-munduko askotariko proiektu eta ekintzak sartzen dira. Egonaldiak iraun bitartean, proiektuaren Eredua, Negozio Plana eta bideragarritasuna garatzen eta martxan jartzen laguntzen diegu, gaian adituak direnen aholkularitzaz.

 

Link honetan informazio gehiago eta inskripzio orria topatuko dituzue.