EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea itxita geratzen da

Errektoreak 2020ko martxoaren 14ko Ebazpenean emandako jarraibideei jarraituz, koronabirusa dela eta, Fakultatea itxita egongo da martxoaren 16tik ezohiko egoera hau aldatu arte.

Fakultateak aurrez-aurrekoa ez den irakaskuntzarekin eta administrazio-izapideetarako posta elektronikoaren bidez martxan jarraitzen du.

Albisteak

Nazioarteko Marketina irakasgaiko ikasleek Arrasateko (Gipuzkoa) Ternua Group enpresara egin dute bisita

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/27

Marketina eta Merkataritza Zuzendaritza minorreko Nazioarteko Marketina irakasgaiko ikasleek Ternua Group enpresaren egoitza bisitatu dute Arrasaten (Gipuzkoa). Bertan, Jokin Umerez jaunak, taldeko zuzendari nagusiak, harrera egin eta Gipuzkoako enpresa horren marketineko estrategia eta kudeaketa ildo nagusiak azaldu dizkie. Enpresak presentzia nadia du nazioartean, eta lau marka ditu merkatuan: Ternua, Astore, Lorpen eta Loreak Mendian.