EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Albisteak

ORKLIra bisita

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/28

“Enpresarako Orientazioa II” irakasgaiko ikasleek Orkli bisitatu dute, “Prestakuntza Duala” ibilbidearen lehen edizioan laguntzen ari den enpresa: Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Unibertsitatea-Enpresa (Gipuzkoako Atala). Enpresaren bilakaera eredugarriak eta integratu dituen etengabeko erronkek justifikatu egin dute ikasle horientzat zer interesgarri izan den Orkliko instalazioak lehen eskutik ezagutzea. 

Esaterako, enpresaren aurkezpen orokorra (misioa, ikuspegia, epe luzeko/motzeko helburuak); sailen organigrama edo aurkezpena-sailak nola dauden egituratuta; arduradunen/langileen artean komunikatzeko bideak; kalitatea kudeatzeko ereduen ezarpena (ISO, EFQM), jasotako aipamenak edo sariak; lantaldearen ezaugarriak (profila, batez besteko adina, jatorria), etab., denak aztertu dira, eta horiek guztiak lehen aipatutako irakasgaiko edukien osagarri izan dira.

Bisita 2018/19ko landa praktiketarako deialdiaren barruan egin da, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak onartutako 854. espedientea.