Lehenengo argitaratze data:
2019/06/13
Lanean oinarritutako ikaskuntzaren kontzeptua
Goi-mailako hezkuntzan gaitasunetan oinarritutako hezkuntzaren gorakada eman zen laurogeita hamarreko hamarkadan; era honetara, hezkuntza erakundeen eta ikasketa-programen arteko lankidetza areagotu zen, alde batetik, eta bestetik, lanbide praktika. Lanbide heziketa edo lantokiko ikaskuntza egoeretan gaitasunen garapena oso arrakastatsua dela frogatu da. Ondorioz, “enpresa egonaldiak” goi mailako hezkuntzako ikasketa programetan ezinbesteko elementu bihurtu dira. Gaur egun, lanean oinarritutako ikasketen interpretazioa zabalagoa bilakatzen ari da, laneko ikaskuntza (WBL) edo formakuntza duala barne.
Ekitaldiaren helburu nagusia lanean oinarritutako ikaskuntzaren kontzeptuari buruzko eztabaida abiaraztea eta sustatzea izan da, goi mailako ikasketetan konfiantza nola eraiki daitekeen hausnartuz. Ekitaldiak lanean oinarritutako hezkuntzak dituen erronkak ikertzeko bidea zabaldu behar du, lan inguruneko kalitatezko hezkuntza eskainiz:
1. Egoeraren analisia - Laneko ikaskuntzaren kontzeptualizazioa eta interes taldeen ikuspegiak aztertzea. Lanean oinarritutako ikaskuntza modu askotan ulertzen da, eragile desberdinen pertzepzio eta itxaropenen arabera. Testuinguru honetan laneko praktikak, formakuntza duala, hezkuntza kooperatiboa eta ikastaro konbinatuak maiz erabiltzen diren terminologiak dira. Garrantzitsua da terminologia honekin zer esan nahi den ulertzea.
2. Praktika onak partekatzea laneko ikaskuntzako esperientzietan. WBLren esparrua nazioarteko ikuspegitik definitzea, egungo praktikak mapatzea eta jardunbide egokiak trukatzea.
Aurrekoaren arabera, ekitaldia partaideen elkarreragina erraztuko du eta etorkizuneko lankidetzak sustatuko ditu.
+INFO: https://www.unibasq.eus/en/unibasq-hosts-an-international-workshop-on-work-based-learning-in-cooperation-with-nvao-and-mondragon-unibertsitatea/