EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradua eskaintzeari ekin dio eta 2019-2020 ikastutetik aurrera EAZ eta Zuzenbidean gradu bikoitza ere eskainiko du; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako tituluak.

Albisteak

Tecnalia zentro teknologikoak zenbait proiektu aurkeztu ditu gure Fakultatean lankidetza bati hasiera emateko

Lehenengo argitaratze data: 2019/06/21

Gipuzkoako Campusak lankidetza harremana hasi du Tecnalia zentro teknologikoarekin, zehatzago esanda, TECNALIA Ventures enpresa sehaskarekin zeinaren helburua den sustatzea ekintzailetza eta inbertsio ekosistema bat, transferitzeko teknologia propioa edo hurbila (esate baterako, bere aliatu edo bezero batzuena). Harreman horrek GRALak, MALak eta antzeko proiektuak egiteko aukera emango luke, xedea izanda proiektu teknologiko errealak lantzea elkarlanean, kudeaketari eta merkaturatzeari dagokienez, proiektuok osatzeko eta, aldi berean, ikasleen ikaskuntza eta gaitasunak areagotzeko. Kasu batzuetan, gainera, proposamenak ere egin ahalko lirateke, gure ikasle edo tituludunek garatuko lituzketenak UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzarako beken bitartez.

Hori dela eta, ekainaren 20an Tecnalia‑Venturesek proiektu batzuk aurkeztu ditu, GRAL edo MAL moduan, edota UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzarako bekaren bat eskuratuko dutenek garatu ahal izango direnak. Jardunaldi horretan parte hartu dute ikasleek eta aipatutako lanak zuzentzeko edo gidatzeko interesa duten irakasle‑ikertzaileek ere.