EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Ekitaldiak

Hitzaldia: Consultancy and extra-financial rating related to sustainability reports

Noiz eta non

2018/12/19, 9:30

Deskribapena

Abenduaren 19an, 9.30etan Batzar-Aretoan, Kanadako Laval Unibertsitateko katedraduna eta ingurugiro-kudeaketa arloan ikerlaria eta aholkularia den Olivier Boiral jaunak Consultancy and extra-financial rating related to sustainability reports mintegia eskainiko du, Iñaki Heras gure lankideak eskaintzen duen Pertsonak eta Berrikuntza minorreko “New Management Models” irakasgairen baitan.

 

Mintegian Kanadako lehenengo finantza-talde kooperatiboa den eta 7 milioi bezero baino gehiago dituen Desjardins Group-entzat egindako aholkularitza lan bat aztertuko da.  Mintegiak, besteak beste, honako helburu hau du: ikasle gehienentzat ezezaguna baina etorkizunera begira lanbide-garapenerako interesgarria den esparru batekin erlazionaturiko kasu bat aztertzea.

 

Mintegia ingelesez izango da.