EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Ekitaldiak

Hitzaldia: "El proceso de internacionalización de una empresa: análisis de las principales decisiones estratégicas y operativas, desde una perspectiva comercial"

Noiz eta non

2018/11/22, 12:30

Deskribapena

Hilaren 22an, 03 ikasgelan, 12:30ean, Eduardo Montosak, Tesa Assa Abloy enpresako Ingeniaritza Elektromekanikako R&D managerrak, nazioartean esperientzia handia duenak, izenburu hau daraman hitzaldia emango du Merkataritza Zuzendaritza minorrean   Lucia Mediano gure lankideak ematen duen “Nazioarteko Marketina” irakasgaiaren barruan: “El proceso de internacionalización de una empresa: análisis de las principales decisiones estratégicas y operativas, desde una perspectiva comercial”. Hitzaldia antolatu eta zabaltzeko, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Errektoreordearen laguntza izan du, 2018ko  hitzaldi, biltzar, jardunaldi eta unibertsitate hedakuntzarako bestelako jarduerak antolatzeko deialdian. Hitzaldia gaztelaniaz emango da.