EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Ekitaldiak

Hitzaldia: "Iztueta: esneari lotuak"

Noiz eta non

2018/11/16, 12:00

Deskribapena

Azaroaren 16an, 12.00etatik 13:00etara, 2.3 gelan (euskarako taldeetan), Iztueta baserri-enpresako sustatzaile diren Maria Jesus Insausti eta bere alaba Ainitze Sala-k, lehen sektoreko enpresa familiar honen estrategia aukerak aztertuko dituzte, Jone Mitxeo gure lankideak eskaintzen duen “Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Politika” irakasgaiaren baitan. Hitzaldia euskaraz izango da.