EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Ekitaldiak

Auditoria lanbidea zer den

Noiz eta non

2018/11/14, 11:00

Deskribapena

Laiene Anabitarte eta Gotzon Garmendia irakasleek Deloitteko Senior Manager den Cristina Alonso gonbidatu dute gelan parte hartzera Kontu Auditoria irakasgaiaren baitan (euskara eta gaztelerako taldeak):

 

Auditoria lanbidea zer den
2018ko azaroaren 14an
11:00-12:30
0.1 gelan
Cristina Alonso (Senior Manager-Deloitte)

 

Hitzaldia gazteleraz izango da.