EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Ekitaldiak

Profesionalaren parte hartzea ikasgelan: "Kostuak Enpresetan"

Noiz eta non

2018/12/20, 15:00

Deskribapena

Abenduaren 20an, osteguna, 15:00etatik 16:30era, 1.2 gelan eta 16:30etatik 18:00era, 1.3 gelan, gure lankidea den Gotzon Garmendiak ematen duen “Kostuen Kontabilitatea” ikasgaiaren baitan, Pedro Ignacio Martínez, Olaberriako ArcelorMittal  eta egun Wisco Group enpresako kostuen kontabilitatearen arduradunak "Kostuak Enpresetan" hitzaldia eskainiko du euskaraz. Denok zaudete bertan parte hartzera gonbidatuak.