EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA

GIPUZKOAKO ATALA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortu berria den zentro bat da. Gipuzkoa, Araba eta Elkanoko (Bilbo) atalak ditu eta bere egoitza Sarrikon (Bilbo) kokatuta dago. Donostiako atala lehen Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola zen eta Gipuzkoako Campusean dago kokaturik (Ibaetan). 2010-2011 ikasturtean  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eskaintzeari ekin dio; Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (Boloniako Plana) egokitutako titulua.

Ekitaldiak

Tailerra "Evaluación de publicaciones científicas: indicadores y herramientas para la solicitud de sexenios"

Noiz eta non

2018/11/29, 9:30

Deskribapena

Gure lankidea den Marina Susperreguik, Evaluación de publicaciones científicas: indicadores y herramientas para la solicitud de sexenios. izenburua duen mintegi bat emango du azaroaren 29an, ikastegiko 1.6  gelan, ordutegia hau izanik: 9:30–11:30. Tailerra funtsean praktikoa izango da eta guztiz erabilgarria sexenioa eskatu behar baduzu. Den-denok gonbidatuta zaudete.

Oharra: etortzeko bazarate, esan Conchiri mesedez (conchi.sanchez@ehu.eus).