Irteera profesionalak

Interes profesionalari dagokionez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasketak bukatu berri dituzten pertsonek enpresetako edota bestelako erakunde publiko eta pribatuetako lanpostuak lor ditzakete, baita ikerkuntza eta irakaskuntzaren arloetan ere. Enpresa erakundeen esparruan, lanbide aukera zabalak daude; horrelakoetan, erantzukizun lanpostuak lortzen saiatu behar dute, badutelako maila taktiko eta estrategikoan erabakiak hartzeko gaitasuna. Graduatuek edozein enpresa arlotan bete dezakete haien eginkizuna, aholkularitza lanetan, finantza erakundeetan edota erakunde publikoetako lanpostuetan, lehiaketa publikoetan aurkeztuz; bidenabar, enpresa prestakuntza eskatzen duten bestelako lanetan ere aritu daitezke. Irakaskuntzak ere (bigarren hezkuntza, unibertsitate mailakoa, graduondoko programak)  eginkizun profesionala garatzeko aukera eskaintzen die pertsona horiei, baita ikerketa zentroek edota erakundeetako I+G+b arloek ere.

Laburbilduz, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua bukatu duten pertsonek honelakoetan egin dezakete lan:

  • Enpresa publikoak edo pribatuak: Gerentzia eta zuzendaritza estrategikoa, sail zehatzak, ikerlan zerbitzuak. 
  • Irakaskuntza eta ikerkuntza. 
  • Administrazio publikoa: ikuskaritza, diruzaintza. 
  • Lanbidean haien kontura arituz: aholkulari, langile autonomo. 
  • Nazioarteko erakundeetan: Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea, etab. 
  • Beste jarduera interesgarri batzuk: Ekonomialari gisa lan egitea gobernuz kanpoko erakundeetarako eta garapenerako lankidetzan, osasungintza, hezkuntza eta ingurumen arloetan.

Lanbidek  (http://www.lanbide.net) egresatuen ondorengo datuak argitaratu ditu:

2007, 2008 eta 2009ko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako promozioari 2010, 2011 eta 2013an eginiko galdeketa:

  •  Enplegu tasa (diruz saritutako lanbidea edo euren kasako aktibitatea duten pertsonen ehunekoa):
    %87 (2010), %81 (2011), %78 (2013), %78 (2014), %86 (2015)
  • Langabezi tasa (diruz saritutako lanbiderik ez duen, lan bila dabiltzan eta lanerako prest dauden pertsonen ehunekoa aktibo dauden guztiekiko):
    %10 (2010), %16 (2011), %20 (2013), %17 (2014), 13% (2015)
  • Lehenengo lanpostua bilatzeko batez besteko denbora:
    3 hilabete (2010), 4 hilabete (2011) eta 6 hilabete (2013), 5 hilabete (2014), 6 hilabete (2015)