IRTEERA PROFESIONALEI BURUZKO JARDUNALDIAK, 2019/2020 IKASTURTEA

EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA – DONOSTIAKO ATALA

HELBURUAK

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Donostiako Atala), Ekonomisten Euskal Elkargoarekin lankidetzan, ikasle, irakasle eta enplegatzaileen arteko topaketa hau antolatu du, lan merkatuak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatuei eskaintzen dizkien irteerak eta alternatibak azaltzeko.

Enpresa ingurunean erreferente diren puntako enpresetako hautaketa arduradunek hartuko dute parte jardunaldi horietan, kontratatuko dituzten pertsonetan bilatzen dituzten balioez eta gaitasunez jardungo dutenak. Zenbait arlotako profesionalek ere hartuko dute parte, eta beren lan esperientziak azalduko dituzte.

IZEN EMATEA, DATAK, TOKIA ETA PROGRAMA

Datak eta tokiak:

Jardunaldiak Ikasketa eta Lan gelan egingo dira, hiru saio independentetan, azaroaren 13an eta 14an.

Izen ematea:

Izena emateko online bidez egin behar da, orrialdearen amaieran agertzen den formularioa betez. Hori egiteko azken eguna 2019ko azaroaren 7a da.

Plazak esleitzeko, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, betiere lehentasuna 4. mailako ikasleei emanda.

Hizkuntza:

Elebitan, zenbait aurkezpen izan ezik.

Programa: PROGRAMARAKO ESTEKA

HAUTAZKO KREDITUAK ETA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Hautazko kredituak

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko ikasleentzat, kultur jarduerengatiko hautazko kredituak aitortzeko ordukako ziurtagiria egiteko aukera dago, baldin eta jardunaldiei buruzko ondorioak biltzen dituen inkesta bat betetzen bada. Inkesta hori ikasleei bidaliko zaie posta elektronikoz, jarduera guztiak amaitu eta gehienez ere astebeteko epean:

Azaroaren 13ko saioa (goizez), inkestarekin, baliokidetasuna: 18,75 ordu = > 0,75 ECTS,

Azaroaren 13ko saioa (arratsaldez), inkestarekin, baliokidetasuna: 6,25 ordu = > 0,25 ECTS.

Azaroaren 14ko saioa (arratsaldez), inkestarekin, baliokidetasuna: 6,25 ordu = > 0,25 ECTS.

Saio guztietara joatea, dinamizatzaile izatea eta inkesta osatzea: 37,5 ordu = >1,5 ECTS.