KIROLAREN KUDEAKETA

Mota: Berezko Masterra (60 kreditu)

OINARRIZKO INFORMAZIOA

Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoako atala)

Egutegia: 2018ko azaroaren 5etik 2019ko abendura arte

Ordutegia: Ostiraletan 14.45etik 19.45era eta larunbatetan 9etatik 14etara

Masterraren salneurria: 3.600 €

HARREMANETARAKO: master.gestiondeldeporte@ehu.eus

INFORMAZIO GEHIGARRIA

MASTERRAREN LIBURUXKA

IZEN EMATEA

Prensa oharra: https://www.ehu.eus/eu//-/master-gestion-del-deporte

Fakultateko webgune ofiziala:

https://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia/home

 

Informazio osagarria (erakunde laguntzailea):

http://emtesportaktiba.wixsite.com/mastergestiondeporte

 

 AURKEZPENA

Kirolaren arloa hazkunde ekonomikoko eta enplegagarritasuneko proiekziorik handienetakoa duten arlo profesionalen artean dago. Faktore anitzeko jarrera horren ondorioz, kirolaren kudeaketan gaitutako profesionalen eskaera inoiz baino handiagoa da. Ezagutza arlo horren eginkizun nagusia da kirolaren industriaren egungo eta etorkizuneko errealitate ezberdinak eraginkortasunez eta trebetasunez kudeatzea.

Ikasleek, ondorioz, kirolaren kudeaketaren arloko zuzendaritza karguak betetzeko nahiarekin lan merkatuak eskatzen dituen gaitasunak barneratuko dituzte. Horretarako, arloan eta ondoko bere enplegagarritasun nitxo nagusietan aditu diren irakasleak ditugu: enpresa kudeatzaileak, herri administraziotako arduradunak, lehen mailako kirol taldetako kudeatzaileak, ekitaldi ezberdinetako antolatzaileak, etab. Hori guztia, kirol erakundeen kudeaketari buruzko diziplina arteko heziketa integrala bermatzeko xedearekin.

 

ZERGATIK EGIN

Arlo honetako master bakarra da Euskal Herriko eta inguruetako heziketa eskaintzan.

Oinarri bikoitza: akademikoa (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatea); eta profesionala (Emtesport, kirol kudeaketan lider den euskal enpresa).

Heziketa erakargarria eta beharrezkoa kirolaren kudeaketarako.

Ikasketa plan berritzailea, malgua, eta lehen mailako kanpoko profesionalak.

HAUTAGAIEN PROFILA

Kirol arloko gradudun profesionalak, beren garapen edo hobekuntza profesionalerako kirolaren kudeaketari buruzko ezagutzak eta gaitasunak behar dituztenak.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eta Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Gradua duten pertsonak.

Aurreko profilak ez dira baztertzaileak izango eta jasotako eskari guztiak aztertuko dira.

 

AUKERA PROFESIONALAK

Enpresa, talde, elkarte, ekitaldien eta kirolari loturiko alderdi guztien zuzendaritza, administrazioa, kudeaketa eta antolakuntza.

PRAKTIKAK

Heziketa akademikoa osatuko duten praktika profesionalak eskaintzen dira, arlo honetako enpresa ezberdinetan.

 

MODULUTAN OINARRITUTAKO EGITURA

Kirol Erakundeen Kudeaketan Aditu (E): 19 kreditu / 1.140 €

Kirol Erakundeen Kudeaketan Aditu, Zuzendaritza eta Kudeaketa eginkizunetan (E): 16 kreditu / 960 €

Kirol Erakundeen Kudeaketan Aditu, Berrikuntza, Teknologia Berrien eta Ekitaldi Handien eremuan (E):17 kreditu / 1.020€

 

Kirol Erakundeen Kudeaketa Espezialitatea, Zuzendaritza eta Kudeaketa eginkizunak (EU) I. eta II. moduluak: 35 kreditu / 2.100 €

Kirol Erakundeen Kudeaketan Espezialitatea, Berrikuntza, Teknologia Berrien eta Ekitaldi Handien eremuan (EU) I. eta III. moduluak: 36 kreditu / 2.160 €