Hona nor garen

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Atala Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean txertatuta dago eta Gipuzkoako Campusean dago kokatuta, Ibaetan (Oñati plaza, 1 - 20018 Donostia). Enpresen administrazio eta zuzendaritzaren alorrean ibilbide luzea egin duen irakaskuntzako eta ikerketako gunea da.

Jatorria 1915. urtean dauka, Donostiako Merkataritzako Perituen Eskola sortu zen urtean. Eskola hori Donostiako Merkataritza Eskola bihurtu zen 1923. urtean. Ondoren, 1972.ean, Merkataritza Eskola Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola bilakatu zen. 2016ko urtarrilaren 5etik aurrera, UPV/EHUko zentroen berrantolaketaren ondorioz, Donostia, Gasteiz, Elkano eta Sarrikoko zentroek Ekonomia eta Enpresa Fakultatea sortuko dute.

2010/11 ikasturtetik aurrera, eta Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko prozesuaren ondorioz, Gizarte eta Lege Zientziak jakintza adarreko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua eskaintzen du eskolak.   Graduaren helburu nagusia da ekonomiaren eta enpresen arloko ezagutza eskaintzea etorkizuneko graduatuei, baita gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko erak ere, eginkizun mota anitz bete ditzaten enpresen eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuen administrazioan eta zuzendaritzan. Tituludunak, era berean, beren enpresa proiektuak abian jartzeko gai izango dira.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko ikasleek beste unibertsitate batzuetan osatu dezakete prestakuntza akademikoa. Atal honek mugikortasun hitzarmenak dauzka sinatuta Europako hainbat herrialdetako 25 ikastegi baino gehiagorekin Erasmus programaren bidez (ikasleak trukatzeko, besteak beste, herrialde hauekin: Alemania, Frantzia, Suedia, Danimarka, Txekiar Errepublika, Turkia, Finlandia eta Holanda); era berean, ikasleak trukatzen ditu Espainiako unibertsitateekin SICUE programaren bidez, baita Latinoamerikakoekin ere.

Ikasleek, orobat, kanpoko praktikak egin ditzakete inguruko enpresa eta bestelako erakundeetan, ikasleak lan munduan sartzeko prozesua sustatzen duen Enpresekiko Harremanetarako Bulegoaren bitartez (BIDELAN).

Atal honek eraikin eta instalazio modernoak ditu, guztiz aproposak urtero ikasgeletara hurbiltzen diren ia 1.400 ikasleak hartzeko eta lan merkatuaren eskakizun berrietara egokitutako prestakuntza emateko, hala nola atzerriko hizkuntzak, teknika informatikoak, gestiorako programak, eta taldean lan egiteko metodoak.

Fakultatearen Gipuzkoako atala ondoko hauen arabera antolatzen da: unibertsitateen alorrean indarrean dagoen legeria, UPV/EHUko arautegi instituzional eta akademikoa, Estatutuak, Fakultatearen arautegia eta aplikagarri diren gainerako arau guztiak.
Ataleko kideen jarduera gidatzen duten xedea, ikuspegia eta balioak honakoak dira:

XEDEA: gure izateko arrazoia

Gipuzkoako atala, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen parte da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoa, irakaskuntza eta ikerketa lanak egiten dituena enpresen administrazio eta zuzendaritzaren alorrean. Kalitatezko jakintza sortu eta transmititzeko erantzukizuna egin du bere, bai eta bere ingurua garatzeko eragile sustatzaile gisa aritzekoa ere. Hezkuntza-erreferentzia baliodun izateko konpromisoa du, bikaintasun akademikoa bitarte delarik, inguruko enpresen eta, oro har, gizartearen premiei egokiro erantzunik, berez zaizkion diziplinetan beti ere.

IKUSPEGIA: lortu nahi den egoera

Enpresen administrazio eta zuzendaritzaren arloan hezkuntza-erreferentzia bilakatzea xede duela aintzat harturik, hona hemen bere konpromisoak:

  • Prestakuntza-maila altua izatea, kalitateko ikasketa-eskaintza zabala proposatuta, bertako irakasle eta ikertzaileen potentziala eta jakintzaren transmisioa oinarri hartuz.
  • Ikerketa-jardueren hedakuntza eta kalitatea areagotzea, eta jarduera horien emaitzak gizartera transferitzea.
  • Euskara eta bere erabilera bultzatzea, komunikatzeko nahiz lan egiteko hizkuntza izan dadin.
  • Bertako ikasleei eskainitako trebakuntza nazioartera gero eta irekiago izatea, irakaskuntza eleanitzaz baliatuta eta mugikortasunerako programetan parte hartuta.
  • Praktika berritzaileak egitea eskaintzea hainbat arlo eta eremutan.
  • Praktika berritzaileak egiteko aukera eskaintzea hainbat arlo eta eremutan.
  • Enpresen eta erakundeen gogobetetze-maila handia izan dadin lan egitea, tituludunen ikasketa amaierako profilari dagokionean.
  • Irakaskuntzaren, zientziaren, teknologiaren, ingurunearen eta gizartearen aldaketetara etengabe egokitzea.
  • Etengabeko hobekuntza bultzatzea, baliabideak modu eraginkorrean erabilita, ikasleen, irakasleen, ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen beharrak betetzeko eta, modu horretara, kalitatea eta lidergoa kreditatuta dauzkan ikastegia izatera heltzeko.

BALIOAK: gure jarduera zuzentzen duten erreferenteak

Honako hauek dira eskola gidatzen duten balioak:

  • Informazioaren eta jakintzaren transmisioa, modu garden eta irekian.
  • Pertsonalaren erantzukizuna, profesionaltasuna eta inplikazioa.
  • Eskolaren jarduerak interes taldeetara moldatzea.
  • Parte hartzea, elkarlana, elkarrizketa eta talde-lana.
  • Erabiltzailearekiko berrikuntzarako eta zerbitzuak eskaintzeko jarrera.
  • Ingurumenarekiko eta gizarte-premiekiko sentsibilitatea eta konpromisoa.
  • Eraginkortasuna eta efikazia, baliabideak gestionatzerakoan.
  • Portaera etikoarekiko konpromisoa.
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunarekiko errespetua, bai eta pertsona eta multzo-aniztasunarekiko ere.