Ordenagailuen gela


Non: 2. solairuan

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 19:45etara

Gelako erabiltzaileak

Gela Zentroko ikasleek bakarrik erabil dezakete.

Ikasleak identifikatzea

EHUko datuen sare korporatiboak LDAP izeneko kontu-sistema dauka, erabiltzaileek kontu eta pasahitz bakarra izan dezaten erakundearen zerbitzuak eta aplikazioak erabiltzeko eta Gela honetan nahiz informatikako irakaskuntzako Laborategietan dauden PC ordenagailuetara sartu ahal izateko.

EHUn matrikulatutako ikasle orok, hala izateagatik (eta berariazko eskaerarik egin gabe), LDAP kontua du datuen sare korporatiboan eskura dauden zerbitzuetara sartzeko. Lehenengoz matrikulatzen denean, matrikularen inprimakian bertan ematen zaizkio ikasleari LDAPerako hasierako kontua eta pasahitza posta-kontuarekin batera; era berean, kontua GAURen eskuratu daiteke.

Erabiltzailea: informatikako zerbitzuetako identifikadorea (bat dator postaren erabiltzaile-izenarekin), matrikularen inprimakian ematen dena.

Pasahitza: matrikularen inprimakian adierazitako pasahitza.

LDAP sarbide-kontuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, joan zaitez Idazkaritzako Zerbitzura.

Gelaren erabilera

41 PC daude eta irakaskuntzako eta Eskolari lotutako jarduerak egiteko erreserbatuta daude.

Disco-Bilduren ostatua

Ordenagailuen erabiltzaileek informazioa gorde dezakete Unibertsitate Gela guztietako ordenagailuek partekatutako disko gogor batean, edozein ordenagailutan egonda ere. Horretarako ikasle bakoitzak 200 Mb izango ditu, posta elektronikoa irakurtzeko, idazteko, eta hala nahi badu, gordetzeko, pendrive-aren beharrik izan gabe. Era berean, nahi dituen dokumentuak gortzeko aukera izango du.