Larrialdi plana

Larrialdi taldeak izendatu ondoren, taldekideek zehatz jakin beharko dute beren karguari zein funtzio dagozkion. Halaber, gainerako erabiltzaileek jarraibideak jakin behar dituzte; horretarako, pertsona guztiek jakin beharreko informazioa duten orri batzuk daude behean, astiro eta arretaz aztertzeko.

Bestalde, gogoan izan guztiok nahitaez esku hartu behar dugula autobabesaren arloan. Horixe xedatzen da hemen:

277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, Zenbait jarduerak, zentrok edo establezimenduk larrialdiei aurre egiteko dituzten autobabes betebeharrak arautzen dituena.

5. artikulua.- Langileen autobabes betebeharrak
Dekretu honen I. eranskinean adierazitako jardueren zerbitzura dauden langileek, beren gaitasunen arabera, nahitaez esku hartu beharko dute Autobabeserako Planean, eta plan horretan esleituak dituzten funtzioak bete.


Istripuak eta gorabeherak


Larrialdietarako telefonoak

  • Larrialdiak: 112
  • Atezaintza Zerbitzua: 943 018366
  • Campuseko Mediku Zerbitzua: 943 01 5216 / 943 01 8144