Praktikak Kutxabank-en

Adi!

Interesatuta bazaude online egin eskaera martxoaren 23a baino lehen FAKULTATEKO WEB ORRIAN. 

Espediente akademikoa zabalik izan behar da (GrAL defendatu gabe praktikaren hasiera datan). 

Aurkezpena:

Kutxabank-ek udako praktikak egiteko aukera ematen die Fakultatean matrikulatutako ikasleei, helburua ordaindutako prestakuntza praktika horien bitartez esperientzia eskuratzea izanik.

Bete beharreko baldintzak:

1. 2020-21 ikasturtean Ekonomia eta Empresa Fakultatean (Donostia / San Sebastián) matrikulatutako ikasleak izatea, espediente akademikoa itxita EZ edukitzea eta PRAKTIGES sisteman BALIDATUA egotea.
2. Aurretiaz erakunde finantzarioetan praktikak burutu ez dituen ikasleei eta graduko azken urtean dauden ikasleei lehentasuna emango zaie.
3. Aurreikusitako hasiera datak:
1. Txanda: Ekainak 24

2. Txanda: Uztailak 1

Lehenengo bi egunetan disponibiilitatea edukitzea ezinbestekoa da, Kutxabank-eko Formakuntza Eskolan klase presentzialak izango dira eta.

Informazioa:

Epealdia: 9 aste 8:15tatik 14:00etara (253 ordu).

Diru-laguntza:  850 € (gordina).

Argibide gehiago behar ezkero, jo ezazu Bidelan-era:

Telefonoa: 943-015767
E-posta: bidelan@ehu.eus

Epez kanpo!
Informazioa bidaltzeko epea: 2021/03/08-(e)tik 2021/03/23-(e)ra