Kredituen aitorpena

Kredituen aitorpena

Aurkezpena

Kredituak aitortzea ikasle batek ikasketa ofizialetan (amaituak edo amaitu gabeak) eskuratutako kredituak onartzea da. Ikasketa horiek uneko ikasketen bestelakoak izango dira, eta UPV/EHUn edo beste unibertsitatea baten (Estatukoa edo atzerrikoa) eginak. Aitortutako kredituak UPV/EHUn matrikulatutako titulu ofiziala lortzeko egindako kreditutzat hartuko dira.

Ez dira inolaz ere aitortuko gradu-amaierako lanei dagozkien kredituak.

Sarbide-titulazioa EAZko Gradua ez bada, baina jakintza adar berekoa (Gizarte eta Lege Zientziak) bai, 36 kreditu gutxienez onartuko dira, oinarrizko prestakuntzan egindako eta gainditutako materiei dagozkienak. Oinarrizko prestakuntzako gainerako kredituak aitortu ahalko dira; lehenago egindako materietako gaitasun eta ezagutzen, eta ikasketa planean jasotakoen arteko egokitzapen maila kontuan hartuta.

*haren planeko 36 kreditu gutxienez eta gure Ikasketa Planaren oinarrizko edo nahitaezko materiekin bat etorri ahal direnak.

Gainerako irakasgaiak aitortu ahalko dira, kasuan kasuko sailari txostena eskatuta, gaitasunen eta ezagutzen arteko egokitzapen maila kontuan hartuta.

Jatorriko titulazio EAZko Gradua bada, adar horretako oinarrizko prestakuntzako materietan egindako eta gainditutako 48 kreditu gutxienez aitortza xede izango dira. Oinarrizko prestakuntzako gainerako kredituak aitortu ahalko dira, lehenago egindako materietako gaitasun eta ezagutzen, eta ikasketa planean jasotakoen arteko egokitzapen maila kontuan hartuta.

Lehenengo eta behin, Gizarte eta Lege Zientzia adarreko oinarrizko materia mota bera den hartuko da kontutan eta, bigarrenik edukien eta gaitasunen arteko antzekotasun maila.

Gainerako irakasgaiak aitortu egin ahalko dira, kasuan kasuko sailari txostena eskatuta, irakasgaietako gaitasunen eta ikasleak lortutako ezagutzen arteko egokitzapen maila kontutan hartuta.

Ikasleak hasi duen gradu berriko, jakintza adar bereko oinarrizko prestakuntzan egindako beste materien kredituak aitortu ahalko dira; hots, beste adar baten oinarrizko irakasgaien kredituak aitortuko dira gure jakintza arloan eskainitakoekin bat badatoz, hau da, Gizarte eta Lege Zientzien arlokoekin, erabakitzen da:

JAKINTZA ARLOA OINARRIZKO MATERIA
Zientziak Matematikak
Ingeniaritza eta Arkitektura Enpresa eta Matematikak (irakasgai antzekoenekin ikaslearen espedientea kontuan edukiz)

Dena den, "beste adar bateko oinarrizko" irakasgaiak aitortu ahal izateko, ikasleak aurkeztutako espedientean beste adar bateko oinarrizko irakasgaiak direla, era argian azaldu behar du.

Izapideak

  1. Ikastegian aurreko hiru ikasturteetan aurrekaririk egon bada -hau da, eskatutako aitorpena lehenago ere egin izan bada-, ikastegiko Akademia Batzordeak onartu egingo du eskaera, inolako txostenik egiteko beharrik gabe, eta aitorpen hori aitorpen automatikorako tauletan sartuko du.
  2. Kredituen aitorpena ez badago aurreko ataletan adierazitako kasuen artean, aitorpen-eskaerari dagozkion gaitasun eta edukiekin loturiko irakasgaiak emateaz arduratzen diren sailetara igorriko da eskaera.

Epeak

Eskaerak, behin ikasturtea hasi ondoren,  ikasturte bakoitzeko urriaren 15 arte aurkeztu beharko dira.

 

Dokumentua:

    formatAttachment. documentData: /documents/2069587/2083031/epeak_2014_2015.pdf

  • Akademia Gestiorako Egutegia (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)

Inprimakiak eta dokumentazioa

Dokumentua:

    formatAttachment. documentData: /documents/2069587/2083031/solicitud_de_reconocimiento_convalidacion.pdf

  • Kredituak Onartzeko Eskaera (Baliozkotzea) (Dokumentua ezin izan da aurkitu.)