Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Donostiako atala)

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu honen helburua da beren negozioa sortzeko zein enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuak zuzentzeko gai diren profesionalak prestatzea, eta horiek hainbat funtzio arlotan ardurak hartzeko trebatuta egotea, hala nola, ekoizpenaren arloan, marketinean, giza baliabideetan, finantzetan, kontabilitatean, etab. Graduatua gai izan behar da enpresa jarduerak gauzatzeko aukerak identifikatzeko eta horiek aurretiaz ikusteko, enpresa edo erakunde bat gestionatzeko, antolatzeko eta zuzentzeko, ziurgabetasun egoeretan erabakiak hartzeko, berrikuntza gestionatzeko eta zuzendaritza trebetasunak aplikatzeko. Gradu honek enpresa eta erakundeetako eginkizun espezifikoei aurre egiteko prestakuntza egokia ematen du, ingurune ekonomiko, soziopolitiko eta teknologiko konplexu eta aldakorretara egokituz, nazioarteko dimentsioa alde batera utzi gabe.