Eduki publikatzailea

IMaCris/MaKrisI

Datu orokorrak

Kokapena
Martina Casiano Plataforma Teknologikoa
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Maria Isabel Arriortua Marcaida
Doktore kopurua
10
Osakide kopurua
14
Posta elektronikoa
maribel.arriortua@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/imacris-makrisi

Osakideak

  • Maria Isabel Arriortua Marcaida
  • Jose Luis Pizarro Sanz
  • Karmele Urtiaga Greaves
  • Gotzone Barandika Argoitia
  • Begoña Bazán Blau
  • Edurne Serrano Larrea
  • Roberto Fernández de Luis
  • Arkaitz Fidalgo Marijuan
  • Aroa Morán Ruiz
  • Eder Amayuelas López

Ikerketa-ildoak

  1. Material porotsuak masa eta energia biltegiratzeko eta garraiatzeko: material porotsuek ikuspegi ugari eskaintzen dituzte, balizko aplikazioei begira. Material horien artean, MOF (Metal Organic Framework) erako arkitektura molekularrak nabarmentzen dira. Aplikazioei dagokienez, berriz, hauek dira nabarienak: berotegi efektuko gasen eta beste kutsatzaile batzuen (VOC, metal astunak, koloratzaileak...) adsortzioa, gas erregaien biltegiratzea, katalizatzaileen immobilizazioa, farmakoen garraioa eta liberazio kontrolatua, etab. 
  2. Oxido solidoko elektrolizadoreak (SOEC) eta energia biltegiratzeko eta sortzeko bateriak: oxido solidoko erregai gelaxka (SOFC) etorkizun handiko teknologia bat da, batez ere bizilekuetarako. Erregai gelaxka mota hauen interesa haien efizientzia elektriko handian datza. Erregai gelaxka itzulgarri batek hidrogenoa sor dezake urtetatik abiatuta, gehiegizko ahalmen elektrikoko aldietan, eta gero elektrizitatea sor dezake biltegiratutako hidrogenotik abiatuta.     

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Material Kristalinoen Ikertaldea (IMaCris/MaKrisI) diziplina anitzeko talde bat da, eta esperientzia handia du I+G proiektuak lantzen. Era berean, materialen zientziari lotutako aholkularitza eta txostenak egin ditzake. Taldea hiru katedradunek, irakasle titular batek eta ikertzaile iraunkor batek osatzen dute, eta eskarmentu handia du gradu nahiz masterreko irakaskuntzan; hortaz, prestakuntza ahalmen handia du (kristalografia, X izpien difrakzioa, materialen sintesia eta karakterizazioa...). Horrez gain, kideetako batzuek esperientzia dute estatuko (CNEAI, ANECA eta ANEP) eta erkidegoetako (UNIQUAL, CAECA eta AGAUR) ebaluazio agentzia nagusitan.

Tresneria

  • Polikristal eta monokristaleko X izpien difraktometroak. Datu base kristalografikoak
  • Gas adsortzioa presio handitan. Quantachrome iSorb HP1-100bar
  • Malvern Mastersizer X partikula tamainen analizatzailea
  • Unitherm dilatometroa (Model 1161)

Proiektu aipagarrienak

  1. Materiales para el flujo circular de la energía: redes cristalográficas basadas en nodos metálicos. MAT2016-76739-R (MINECO).
  2. Materiales multifuncionales para el transporte y almacenamiento de masa y energía. IT-630-13 (Euskal Unibertsitate Sistemako Ikertaldeak).
  3. Soluciones basadas en líquidos iónicos para diversificar las oportunidades de la industria vasca, LISOL. KK-2016/00095 (Eusko Jaurlaritza).
  4. LIMOFilM: Encapsulación de líquidos iónicos en redes metal-orgánicas porosas: Filtros avanzados para la eliminación de metales pesados de fuentes de agua contaminadas. PIBA PI2017-48 (Eusko Jaurlaritza).
  5. International Network on Ionic Liquid Deep Eutectic Solvent Based Metal Organic Frameworks Mixed Matrix Membranes. H2020-MCSA-RISE-778412 (Horizonte 2020-European Comission).