Eduki publikatzailea

Lactiker

Datu orokorrak

Kokapena
Lascaray Ikergunea
Farmazia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Luis Javier Rodríguez Barron
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
16
Posta elektronikoa
luisjavier.rbarron@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/lactiker

Osakideak

  • Luis Javier Rodríguez Barron
  • Noelia Aldai Elkoro-Iribe
  • Ana Isabel Nájera Ortigosa
  • Igor Hernández Ochoa
  • Iñaki Etaio Alonso
  • Lara Morán Lobato
  • Francisco José Pérez Elortondo
  • Marta Albisu Aguado
  • María Dolores Virto Lekuona
  • Gustavo Amores Olazagirre
  • Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz
  • María Ángeles Bustamante Gallego

Ikerketa-ildoak

Elikagaien -esnekiak eta haragiak bereziki- kalitatearen eta segurtasunaren diziplina anitzeko ikuspegia. Ikertaldeak esnekiak (esnea eta gazta) eta haragiak ekoizteko prozesuan inplikaturiko prozesu fisiko-kimiko, biokimiko, mikrobiologiko eta teknologikoak aztertzen ditu, lehengaiak ekoizteko ekoizpenetik kontsumorako prest dagoen azken produkturaino. Halaber, ekoizpen produktuak hobetzeko, elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko eta produktu berrien garapenarekin berritzeko xedearekin lorturiko teknologia eta ezagutzak ekoizle, erakunde eta kontrol erakunde publikoekin partekatzen ditu. Ondokoak aztertzen dituzte ikerketek: elikagaiak ekoizteko sistemen iraunkortasunari loturiko gaiak, trazabilitatea eta kautotzea, karakterizazio fisiko-kimikoa eta nutrizio arlokoa, kalitatearen markatzaile kimiko eta genetikoak, teknologia eta kontserbazio prozesuen optimizazioa, bai eta karakterizazio sentsoriala eta kontsumitzaileen azterketak ere.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

I+G proiektua prestatu, garatu eta koordinatzea elikagaien ekoizpenaren, kalitatearen eta segurtasunaren arloan; analisi sentsorialeko eta animalia jatorriko elikagaien analisi fisiko-kimikoko eta biokimikoko zerbitzuak; heziketa teknikoa bereizte eta espektroskopia tekniketan, test biokimiko eta molekularrak; analisi sentsoriala eta datuen diseinu esperimentala eta tratamendu estadistikoa; animalia jatorriko elikagaiak ekoizteko prozesuen, beren kalitate eta teknologiaren inguruko heziketa berezia.

Tresneria

  • HPLC ekipamenduak eta DAD, ELSD eta FD lagingailu eta detektagailu automatikoak
  • Lagingailu automatikodun GC ekipamenduak (SPME barne) eta MS, FID detektagailuak eta olfatometria
  • Espektroskopia infragorriko (NIR) eta ultramore-ikusgarriko (UV-VIS) ekipamenduak
  • Analisi sentsorialerako areto informatizatua

Proiektu aipagarrienak

Pastoreo de montaña: calidad y trazabilidad de alimentos tradicionales, biodiversidad, adaptación del sistema al cambio global y desarrollo rural. Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2014-2017

Descontaminación y reciclado de lactosuero producido en pequeñas queserías rurales: factores que afectan al rendimiento quesero y a la composición del lactosuero. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. 2016

Control de la calidad sensorial del Queso Idiazabal. Idiazabal JDKArekin kontratua. Urteko OTRI kontratuak: 2013-2014-2015-2016-2017

Calidad nutricional de la carne de caballo (potro) comercial: énfasis en las grasas trans. UPV/EHU. 2014.

Grupo de Investigación Lactiker- Calidad y Seguridad de Alimentos de Origen Animal (Grupo A -IT944-16). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. 2016-2021